Ir al contenido principal
Todas las coleccionesEuskarazErrutina
Jatorria eta helmuga konfiguratzea
Jatorria eta helmuga konfiguratzea
Matteo avatar
Escrito por Matteo
Actualizado hace más de 2 años

Errutina sortzeko lehen urratsa jatorrizko eta helmugako helbidea konfiguratzea da. Jatorrizko puntua aurkitzeko bi aukera izango dituzu:

1 - Pantailaren goiko aldeko bilatzailean idatzi: adierazi zure helbidea, iradokizunak agertuko zaizkizu, sakatu aukera egokian.

2 - Kokapen-botoia sakatuz pantailaren beheko eskuineko aldean: horrek kurtsorea kokatuko du zauden kokalekuan. Nahi bezala mugitu ahal izango duzu. Jatorrizko puntua finkatu ondoren, helbide hori gorde beharko duzu: "Etxea", "Lana", "Unibertsitatea", "Gimnasioa" edo beste bat. Horri esker, etorkizunean askoz azkarrago konfiguratu ahal izango duzu jatorria edo helmuga.

Errepikatu prozesua helmuga-puntuarekin. Konfiguratutako bidea agertuko zaizu eta bide egokia dela baieztatu beharko duzu.

3- Irteera-ordua finkatzea Aukeratu zein ordutan irtengo zinatekeen lehen adierazitako abiapuntutik.

4- Plaza libreen kopurua finkatzea: Adierazi zenbat pertsonak har lezaketen plaza bat zure autoan, gehienez ere 4 pertsonarekin.

5- Prezioa finkatzea Bidaiari bakoitzari ibilbidearen truke kobratuko zeniokeen prezioa finkatzen du. Prezioa finkatzeko moduari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, irakurri artikulu hau.

6- Datu guztiak zuzenak direla egiaztatzea Daturen bat aldatu nahi baduzu, eskuineko aldean editatzeko botoi moreari eman beharko diozu, aldatu nahi duzun atalean.

7- Aukeratu ibilbidea errepikatzen den egunak Ohiko ibilbidea bada, ibilbide hori errepikatzen den egunak aukera ditzakezu, eta egun horietan beti sortuta agertuko zaizkizu. Horrela ez duzu berriro konfiguratu beharko!

¿Ha quedado contestada tu pregunta?